XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Artikulua.- Aitorpenak aurkezteko tokia.

1.- Sartu beharreko aitorpenak Gipuzkoako Foru Haziendako Kutxan aurkeztuko dira edota baimendutako Erakunde Laguntzaileen bitartez.

2. Itzultzeko eskubidea duten aitorpenak norberak eskura aurkeztuko ditu Sozietateen gaineko Zergaren Sekzioan edota posta zertifikatu bidez Sekzio horri zuzendurik, edota baimendutako Erakunde Laguntzaileen bitartez.

6. Artikulua.- Aurkeztu beharreko agiriak.

Sarrera eginda edo itzulketa eskatuta, sujetu pasiboak erregelamenduzko kartazalean hurrengo agiriak sartuko ditu behar bezala beteak: a) Identifikazio Fiskaleko Kodearen asignazio Agiriaren fotokopia.

b) 200 edo 201 Eredua, dagokionaren aleak Administrazioarentzat eta Informatikarentzat.

c) Sarrera-itzulketa Kontabilitate Agiriari dagokion alea.

d) Itzulketa eskatuz gero: - Konturako Ordainketaren ziurtagiria (202 Eredua).

- Sozietateen gaineko Zergaren kontura Erakunde aitortzaileari eginiko Atxekipenen ziurtagirien orijinalak.

e) Uztailaren 14eko 6/1988 (er. 88/6) Foru Arauak onartutako Hobari Fiskaletara bilduak badaude, inbertsioaren memoria aurkeztu beharko dute eta bere eskutan dagoen aipatutako arautegira bildutako inbertsioen Jakinerazpen ereduaren kopia, abenduaren 1eko 612/1988 (er. 88/134) Foru Aginduan ikusitakoaren arabera.

Azken Xedapena Foru Agindu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.